ANOREXIA ETA BULIMIAREN PREBENTZIOA

Haurtzarotik anorexia eta bulimiaren prebentziorako, kontuan izan beharreko hainbat faktore daude. Hain zuzen ere, horietako bat, ondorioetan pentsatu gabe, helduek egiten ditugun epaiketak dira. “Esateagatik” lagun eta famili artean egiten ditugun  aipamenak: “Anak gabon hauetan kilo batzuk hartu ditu e…!” edo “Beti oso argala izan da eta orain…” edota “Ai ene! Soberan ditudan kilo hauek galdu behar ditut!”

 

Osasunari dagokionez, kontu handiz ibili behar gara: “gabon hauetan 15 kilo hartu ditu eta kolesterola oso altu dauka” edo “Beti oso argala izan da eta orain kiloak hartu eta azukreak oso altu eman dio”…

 

Baina normalean horrelako aipamen hauek, ez dira osasunaren inguruan kilo hauek sor ditzaketen gora beherei buruz ari. Lehen 50 eta orain 55 kilo pisatzen zuten pertsonaz ari dira, edo 3 kilo hartu dituztenaz. Lehen 55 kilo pisatzeagatik perfektu iruditzen zitzaizkigunak, orain 65 edo 70 pisatzeagatik zatarragoak iruditzen zaizkigu.

 

Esaten ditugun komentario hauek, auto estima nahiko altua duten helduen artean ez dira oso arriskutsuak izaten, baina gorputza aldaketa prozesuan duten nerabeen artean bai. Oso arriskutsuak izan daitezke.

 

Zenbat aldiz entzun ditugu horrelakoak: “Ipurdia hasi zaizu e!” edo “Kiloak hartzen ari zara e!”. Eta ez mindu nahi gaituztenen ahotan, maitasun guztiarekin xaxatu nahi gintuzten familiako kideen ahotan baizik. Aipamen hauek, oso efektu negatiboa sor ditzakete pertsonengan, eta batez ere auto estima oso ahula duten nerabeengan.

 

Kontu handiz ibili behar gara. Telebistak, egunkariak eta beste komunikabide batzuk, erantzukizun zati bat badutelako auto estimaren eraketan, baina gure ardura da haur eta nerabeak iruzkin hauetatik babestea.

 

Guzti honekin, gure inguruko pertsonez, pertsona famatuez eta gure haur eta nerabeez egiten ditugun aipapen eta epaiketen garrantziari heldu nahi diot, transmititzen dugun mezua desegokia delako: “edo 50-60 kilo inguru pisatzen dituzu, edo gizena zaude”, hitz honek gure gizartean  dituen konnotazio negatiboekin.

 

Osasunari garrantzia gehiago eman behar zaio, kiloak alde batera utziz,  gorputz perfektua, gorputz osasuntsua delako.

 

Mireia Centeno

Psikologoa eta psikopedagogoa Hezibide zentroan