ATEARI TAS TAS

L

Ateari  tas tas emango diogu bai? Gaiztoa da atea!

L

Zenbat aldiz entzun edo esan duzue hau?

L

Haurrek 6 hilabetetatik aurrera, gai dira objektu bizidunak eta bizigabeak bereizteko. Badakite bizigabeek kanpo indar bat behar dutela mugitu ahal izateko. Hala ere, ez dakite, objektu bizigabeek ez dutela sentimendurik.

L

Haurrak bizigabeen munduarekin duen harremana, bizidunen munduarekin duenaren berdina da. Horregatik askotan ikus ditzakegu objektuak laztantzen edo hauekin hitz egiten. L Piageten arabera, haurra animista izaten jarraituko du nerabezaro goiztiarra iritsi arte. Haurrak harri bat ikusten duenean aldapan behera biraka, harri  honek bizia duela uste du. Eta harri hau geratzen denean, haurrak oraindik bizia duela pentsatzen jarraitzen du.

L

Askotan, haur txikia objektu baten kontra jotzen denean, objektu honi errua botatzeko ohitura dago, gaiztoaren etiketa jartzekoa eta sarri, jo ere egiten dugu. Edonor etiketatzea oso kaltegarria izan daiteke, eta jotzea, delitu bat da.

L

Gogoratu eredua helduak garela, eta haurrek eredua jarraitzen dutela. Beraz, aipatu digun jarrera honekin, mezu erabat desegokia ematen ari gara:  L

  • Norbaitek edo zerbaitek min ematen badizu, gaiztoa da.
  • Norbaitek edo zerbaitek min ematen badizu,tontoa da.
  • Norbaitek edo zerbaitek min ematen badizu, jo egin behar zaioa.
  • Zerbaitekin kolpe bat ematen baduzu, arduraduna ez zara zu.

L

Ikusten duzuen bezala, mezu hauek ez dira egokienak.

L

Norbaitek edo zerbaitek min ematen badizu, ez da gaiztoa, mindu zaituen zerbait egin du, ez da tontoa, gustatu ez zaigun zerbait egin du, eta noski ez zaio jo behar. L Haurrarengan jarri behar dugu arreta, eta ez objektuarengan.

L

Beraz.  Zer egin dezakegu kasu hauetan?

1-Ikusten dut atearen aurka jo zarela

2-Horrek min eman dizu ez? Mingarria izaten da bai.

3-Nahiagoko zenuke kolpe hori hartuko ez bazenu

4-Nik lagunduko dizut. Goazen ur hotzetan bustitzera.

 L

Uste dut kontuan hartzeko gai bat dela.

l

Perfil sarrera blog Mireia