NOLA JARRI MUGAK HAURREI?

 

Mugak jartzearen gaiak, gurasoei orokorrean asko kezkatzen gaitu.

Gai hau askotan landu izan dugu, bai gure youtube-ko katean eta baita blog-ean ere. Aipatu genuen zeintzuk diren haurrei jarri behar zaizkien mugak, eta esan genuen oso garrantzitsua zela errespetua eta segurtasuna oinarritzat hartzea. https://www.youtube.com/watch?v=s5Rk1Rn_vwY&t=37s

Baina gaurkoan muga hauek nola jartzeari buruz hitz egingo dugu.

Lehenik eta behin hitz bat erabiliko dugu: EZ, YA, GELDIK, edo beharrezkoa bada, muga fisiko bat jarriko dugu: besoa edo eskua (jotzen ari bada edo kosk egitera badoa) , haurra besoetan hartu edo tokiz mugitu (arriskuan badago). Hau beti lasaitasunez eta poliki, haurra mindu gabe. Ondoren beti azalpen motz edo oso motz bat emango diogu.

Adibide moduan, urte beteko haurra iletik tiraka ari bazaigu,  esploratzen ari delako izango da, ez mindu nahi gaituelako noski, baina ala ere hor muga bat jarriko dut, mingarria delako. Ezetz esango diot, eta poliki, eskua hiletik kenduko diot. Oso posiblea da gero berriro saiatzea berdina egiten, normalean ez dutelako adin honetan lehenengoan ulertzen. Beraz, bigarren pausoa beti, aukera bat ematea izango da, sortu zaion behar hori ase dezan, hau da, iletik tiratzeko behar hori asetzeko. Nola? Ba kasu honetan tiratzeko zerbait eskainiko diogu, adibidez, soka bat, panpin baten ilea, … Koska egiten duenean berdin, ahoa, poliki, urrunduko diot, EZETZ esaten diodan bitartean, eta bigarren pausoa beti beste aukera bat ematea izango da, kasu honetan, kosk egina izatera bideratuta dagoen objektu bat.

Lehenengo pausoa ezetz esatea izango da, baina bigarrena beti zer egin dezaken aipatzea.

Pixkanaka, hazten doan heinean, ezetzaren ondoren azalpen bat eman beharko diot noski, batez ere 2 urtetik aurrera. Eta baiezko aukera ematen diodanean, onartzen ez badu, bere frustrazioan bidelagun izan beharko naiz.

Beraz, pausako azalduz horrela izango litzake:

 

  • EZ, hori ez duzu egin behar (zertaz ari baren azalduz)
  • Zergatia azaldu, azalpen motz bat ematez, batez ere txikienei.
  • Egin dezakeenaren adibideak eman.
  • Beste aukera onartzen ez badu, bere frustrazioa akonpainatu. Azaldu, frustrazio hori ulertzen duzula, bere amorrua ulertzen duzula, eta berekin zaudela sentimendu hori onartuz.

 

GOGRATU: aukerak ematearen garrantzia