MUXU BAT EMANGO?

l

Ama eta 5 urteko alaba kaletik doaz, eta lagun batekin topo egiten dute:

-Kaixo! Ze neskatila polita! Nola duzu izena?

(Haurra bere amaren atzean ezkutatzen da)

-Esan ba zure izena! Ez izan zakarra! Maria du izena-esaten su amak azkenean.

-Kaixo Maria. Muxu bat emango didazu?

(Maria berriro amaren atzean ezkutatzen da)

-Aizu Maria, ez horrelakoa izan! Emaiozu muxu bat! Nire laguna da eta!

(azkenean, kasu gehienetan, haurrak muxu ematera behartuta ikusten dira.)

Horrelako egoerak egunero ikus ditzakegu, eta egunero gertatzen dira. Eta pena bat da haurrak beharrezkoa ez den, eta gainera nahi ez duten zerbait egitera behartzea. Ez dute nahi egin, ez dutelako egiteko beharrik, ez dutelako egin behar. Senak berak eragiten die ez egitea.

Goian ikusi dugun adibidean, Mariak ez dio nahi bere izena esan pertsona horri, gehien bat ez duelako ezagutzen eta ez duelako inoiz ikusi, ez daki zein motatako erlazioa du bere amarekin, eta ez du jakingo 3 minutuko elkarrizketa batekin soilik. Mariak ezin du bere burua defendatu edozein helduen aurrean, beraz bere instintuak ezezagunen haurrean jarrera iheskorra azaltzea eragiten dio, eta hau positiboa da. Ezezagun honek muxu bat eskatzen dionean berdin gertatzen da. Gainera ez dakizu pertsona honek zein motatako irudia transmititzen dion Mariari. Agian beldurra ematen dio, edo agian eskolan irakurritako liburu baten pertsonaia zakar baten antza du. Auskalo. Argi dago ez diola  muxurik eman nahi, eta horrekin bakarrik nahikoa da, ez ditugu arrazoi gehiago behar.

Inoiz ez da behartu behar haur bat muxu ematera, inori. Berdin du laguna, osaba, lehengusua edo ezezaguna den.

Zein mezu ematen diogu haurrari muxu ematera behartzen dugunean?

-Zuk ez duzu zure gorputzarengan agintzen

-Besteak ongi sentiarazi behar dituzu, nahiz eta honek zu gaizki sentiarazi.

-Besteen atsegina da garrantzitsua, zure sentimenduak ez dira kontuan hartzen

-Besteek behar edo nahi dutena da garrantzitsua

-Zure iritziak ez du baliorik

-Zuk ez duzu baliorik

Oso garrantzitsua da haurrek beren gorputzarekin egin nahi dutena eta egin nahi ez dutena erabakitzea. Arriskutsua izan daiteke haur bat behartzea nahi ez duen pertsona bati muxu ematera. Argi eduki behar dute, beraien erabakia dela eta inork ezin dituela behartu bere gorputzarekin nahi ez duten edozer egitera. Eta norbaitek behartzen dituen egoera batean ikusten badira, gurasoen laguntza beti izango dutela jakin behar dute.

Haurrak prest daudenean, beraien onena ematen dute. Pertsonak prest gaudenean gure onena ematen dugu. Beti guk erabakitzen dugunean.

Guraso asko arduratu egiten dira, seme alabek agurtu nahi ez dutenean edota muxu eman nahi ez dutenean, eta benetan ez dutela arduratu behar horrelako kasuetan.

Beraz horrelako egoeratan, beti, haurren ondoan egon eta haurrak lagundu.

-Orain ez duzu gogorik, eta ulertzen det. Ez da ezer gertatzen.

Beraien ondoan behar gaituzte. l