MUGAK: BEHIN JARRITAKOAN, KENDU DAITEZKE?

 

Gurasoek sekulako beldurra diogu mugak kentzeari. Behin mugak jarri eta gero kentzea, gure seme-alaben hezkuntzan egin daitekeen gauzarik okerrena dela uste dugu.

 

Alde batetik, esan beharra dago garrantzitsua dela hasieran jarritako muga hori mantentzea. Baina arazoa da, horietako zenbait mugek ez dutela zentzurik, eta oso zaila dela hauek mantentzea.

 

Beraz, arauak eta mugak kentzea ba al dago?

 

Bai, noski, dena negoziatu daiteke.  Zer izan behar dugu kontuan?

 

Alde batetik, muga mota. Derrigorrezko muga bada, ez da posible haustea, izan ere, segurtasunarekin eta errespetuarekin dute zerikusia, eta beraz, mugatu egin behar dira hauek. Bestalde, aukerazkoa baldin bada, kendu edo aldatu daiteke.

 

Ikusi ezazue estekan azaltzen den bideoa hitz egiten ari garenari buruz jakiteko.

https://www.youtube.com/watch?v=s5Rk1Rn_vwY&t=40s

 

Aukerazkoei dagokionez berriz, muga jartzerako orduan, haurraren erreakzioa oso garrantzitsua da. Zenbait jarreren aurrean, hala nola, jokabide autoritarioak, mehatxuak, etab. ez da egokia mugak haustea, izan ere, haurrak jarrera hori modu jarraian erabili dezake (hala ere ez da ezer gertatzen behin edo bitan mugak kendu ezkero horrelako jarreren aurrean ere). Beti horrela jokatzen badugu ordea, azkenerako horrela jokatzen ikasiko du bere nahiak lortzeko. Egoera hori askotan gertatu ezkero, hau da, mugak askotan jarri arren gero beti kentzen amaitzen badugu, hasieratik ez jartzea planteatu behar da, izan ere, beti kentzen amaitzeak, oso garrantzitsua ez dela esan nahi du eta. Beraz, horrelako egoeren konponbidea, permisiboagoak izatea litzake.

 

Bestalde, posible da haurrari mugak jarri ondoren haur hori errespetuz negoziatzen hastea. Horrelako kasuetan, mugak kendu ahal izango genituzke, eta zenbait kasutan gainera onuragarria izanez. Izan ere, modu hau, haurrak hazteko eta arrazoiz arduratsu izaten ikasteko modua da. Batzuetan, mugaren erreakzioa haserrea izan arren, azkenerako negoziazioan bilakatu daiteke, honela, guztion ikaskuntzarako aukera bihurtuz.

 

Azkenerako, asko miresten dudan pertsona batek esaten duen esaldia kontuan hartzea oso garrantzitsua da, eta honako hau dio: Es mejor conceder que ceder.

 

Beraz, ez izan beldurrik permisiboak izateari.