GURASOEN PRESTAKUNTZAREN GARRANTZIA

Ba daramat denbora bat psikologo bezala lanean eta  gauza asko ikasi ditut, baina ikasketa hauetatik guztietatik esanguratsuena, gurasoen eta hezitzaileen prestakuntzak duen garrantziaz ohartzea izan da.

L

Egunero haur eta helduak etortzen dira kontsultara. Bakoitzak istorio bat dauka, arazo bat, kezka bat…  konpontzen saiatzen gara, hainbat estrategia erabiliaz, tresna ezberdinak emanaz…

L

Kasu guzti hauen %  handi bat, hazkuntzan eta hezkuntzan gaizki kudeatutako kontuengatik sortu dira. Baina ez naiz ari sexualitateaz, traumez eta Freud-en teorietan oinarritutako kontuez. Garapen sozio afektibo egoki batez ari naiz. Ezezko gehiegi, ezezko gutxiegi, jolas gutxi, kritika asko, zigorrak, presioa, gehiegizko eskaerak, kontaktu gutxi, oinarrizko beharrak ez asetzea, tresna desegokiak erabiltzea…

L

Gurasoek nahi gabe, baina era desegokian egindako gauza askoek, pixkanaka, haurrari tresna desegokiak eman eta tresna erabilgarriak kentzen dizkio, eta honek, etorkizunean funtzionamendu txar bat izatera darama.

L

Horregatik da garrantzitsua gurasoen prestakuntza, eta gaur egun dauden aukera guztiak ikusirik, animatzen zaituztet parte hartzera. Zuen bizitzako eta zuen seme alaben ongizaterako inbertsiorik onenetarikoa izango baita.

L

Hazkuntza kontzienteak segurtasuna emango dio familia guztiari.

L

 

 

Perfil sarrera blog Mireia