GURASO BEZALA GURE HASERREA KUDEATZEN

Guraso bezala haserretzen gera, lagun bezala haserratzen gara, seme alaba bezala haserratzen gara. Eta hori ez da txarra.

Gizaki bezala, erasotzeko instintua dugu, eta sen hau, beharrezkoa da geure bizirapenerako. Noiz aktibatzen da?, Erosotuak sentitzen garenean batez ere, gure ideiak eta mugak defendatzeko beharra dugunean. Geure burua edo maite dugun hori defendatzeko.

Haserretzen garenean 4 gauza gertatzen zaizkigu:

  • gure organismoan gertatzen dena,
  • gure pentsamenduetan gertatzen dena,
  • sentitzen duguna eta
  • egiten duguna.

 

Sentitzen duguna ezin dugu kontrolatu, eta egiten duguna (hau da, garrasi egin edo bestelakoak)  kontrolatu edo aldatu beharra dugu, eta hau kontrolatzeko, aurrena beste bi aldagaiak ezagutu behar ditugu. Beraz kontuan eduki beharreko bi gauza ditugu. Alde batetik Gure organismoan gertatzen dena, eta beste alde batetik, gure pentsamenduan gertatzen dena.

Haserretzean, gure organismoa aktibatu egiten da: bihotz taupadak eta arnasketa bizkortu, giharrak uzkurtu, bekainak okertu (berez, begiak babesteko) masailezurra gogortu (hortzak eta aurpegia babesteko ere)… borroka egiteko prestatzen da gure gorputza.

Eta noski, gure seme alabek ez gaituzte erasotzen, baia askotan hori pentsatzen dugu:

-Baina zer esaten du honek!

-Ezin dut sinets. Nola hitz egin dezake horrela!

-Mila aldiz esan eta berdina egiten jarraitzen du!

-Ez zaio inporta nik esaten dudana

-Nahita ari da, ni haserretzeko

-Gaiztoa da benetan

-Ez da kontuz ibiltzen

-Ez du kontuan hartzen egiten dudan guztia

-…

 

 

Geure burua edota maite duguna arriskuan ikusten dugunean, hau guztia gertatzen da.

Hau, gizaki guztiei gertatzen zaie. Baina, espresatzeko modua da aldatzen dena. Bakoitzak aldagai askoen arabera, bere erara azaltzen du haserrea: gure momentuko egoera, gure haserre maila, ikasi duguna, hazi gaituzten era…

Eta guraso bezala askotan, lehertu eta garrasi egiten dugu, haurra hitzez erosotuz.

 

Ordun zer egin dezakegu? Lau puntu garrantzitsu izan behar ditugu kontuan haserrea kudeatzeko. Lau hauekin askoz errazago egingo zaigu.

1-Gure organismoaren aldaketa kontrolatu. Gure gorputzak ez du prestatu behar borroka baterako. Ez da beharrezkoa kasu honetan, beraz arnasketa kontrolatuz, beste leku batera aldenduz,… saiatuko gara pixka bat desaktibatzen. Eta ikusten dugunean gure bihotz taupadak geldotu direla, hasi gaitezke.

2-Pentsamenduak. Haurrari buruz pentsatzen duguna aldatzea. Haurrak ez digu nahi erasotu. Haurrek askotan ez dakizkite gauzak beste era batera egiten. Guk erakutsi behar diegu. Haurraren garapena ezagutu. Horrek asko laguntzen. Este pertsonaren lekuan jartzeak, lasaitu egiten gaitu. Horretaz asko hitz egingo dugu hemen, beraz ez galdu gure saioak.

3- Zer behar duzu? Gehienetan, ez gaitu haserretzen gure seme alabek egin edo esaten dutena, baizik guk ase gabe ditugun beharrak. Haserrea onartu. Haserre gaude eta ez da txarra. Espresatu behar duzuna. Espresatu zerk mindu zaituen. Beti modu objektiboan. Inor epaitu gabe.

4-Eskatu behar duzuna, eta lagundu zure seme alabari aukerak emanez. Akats bat egin badu, erakutsi modu egokian egiten.