FAMILIAREN AUTO ESTIMUA ZAINTZEKO GIDA

 

Atxikimendu segurua

Haurraren beharrei ahalik eta arinen erantzun modu sentikor batean,  ez utzi negar egiten, eduki besoetan eduki, ahal duzun heinean zurekin kontaktuan mantendu, egunez eta gauez, laztandu…

 

Haurra den bezalako onartu eta zu zeu, zaren bezalakoa onartu eta ez konparatu.

Garen bezalakoak gara. Ez hobeagoak eta ez okerragoak.

Konparazioek mina besterik ez dute egiten.

Gainera Konparazioak egitean, haurrei besteekin konparatzen irakasten diegu eta hori akats bat da, bakarrak eta errepikaezinak garelako.

 

Enpatizatu

Batzuetan gure ustez txorakeriak diren gauzak, besteentzat oso garrantzitsuak dira. Emozio guztiak onartu behar ditugu.

Askotan aipatu dugun bezala,  jarrera batzuk ezi ditugun onartu (haserretzean jotzea adibidez), baina emozioa, beti onartuko dugu.

Haurrak sentitzen duena entzun eta onartu, epaitu gabe. Gero lagundu sentimendu horiek kudeatzen jarrera egokiekin.

Bere sentimenduak kontuan izan. Esperientzia negatibo bat bizitzean triste, beldurra, mina… sentituko ditu, baina ez kendu garrantzia, enpatizatu eta lagundu.

 

Eman ardurak, Erakutsi beragan sinesten duzula,

Horrela beraien kabuz gauzak egiteko gai direla jakingo dute.

Beraiengan konfiantza dugula jakingo dute.

Esperientzia berriak bizitzera animatzen ditugun heinean, guk horretarako gai direla pentsatzen dugula adierazi behar diegu.

Bere lana baloratzen utzi horrela bere kriterioa garrantzitsua dela ohartuko da.

 

Ondo ematen zaizkion gauzak egin

Askotan gaizki egiten ditugun gauzetan zentratzen gara hobetzeko asmoarekin, baina kontuz, hau gehiegi egitea frustagarria izan daiteke. Ondo ematen zaiguna egitea oso garrantzitsua da.

 

Esfortzua baloratu eta ez lorpena

Haur guztiek beraien ingurukoen sostengua behar dute. Garrantzitsua da gogoraraztea haurrari beran sinesten dugula eta aurrera jarraitzeko animatuko dugu.

Nahiz eta helburuak ez lortu, egindako bidea eta esfortzua baloratuko dugu.

 

Helburu posiblea ezarri haurrarentzat

Helburuak irisgarria izan behar du (bakarrik jantzi, norberaren arropa gorde…). Adinarekin eta gaitasunekin bat datozen helburuak ezarri. Helburua irisgaitza bada efektu negatiboa sortzen du, motibazioa jaitsiz.

 

Ekintza kritikatu eta ez pertsona

Zerbait negatiboa egiten duenean esan “egin duzuna ez dago ongi, ez dituzu horrelako gauzak egin behar” eta ez “gaiztoa zara” edo “gauzak gaizki egiten dituzu”.

 

Irakatsi akats egitea ikaskuntza prozesuaren baitan dagoela

Akats bat egiten duzun bakoitzean, azaldu altuan zer ikasi duzun hortik.

 

Baldintzarik gabeko maitasuna eman

Den bezala onartu. Maitatu beti. Gauzak zuri gustatzen zaizun moduan edo desatsegin duzun moduan egiten dituenean. Inoiz ez jarri baldintzarik maitasunari.

 

Errespetatu bere erabakiak

Dagoen testuingururako zerbait desegokia eginez gero, azaldu zer egin duen eta zergatik ez lukeen egin beharko. Eman testuinguru horretarako jarrera desberdinen aukerak eta pixkanaka, errepikatzearen bidez, ikasten joango da.