¿COMO FUNCIONA?

Prebentzioa da edozein arazo ekiditeko biderik onena.

Horregatik sortu dugu guraso eskola proiektua. Haur eta nerabeekin lan egiten dugun profesional talde bat gara. Kontsultan egiten dugu lan eta urte hauetan kasu ezberdinak tratatu ditugu. Kasuen portzentaia handi bat, gurasoekin prebentzioa lantzen ekidin daitezkeela konturatu gara eta horregatik jarri dugu guraso eskola martxan.

Jarrera arazoak, auto estimu falta, kontsumoekin arazoak, errespetuarekin arazoak, komunikazio arazoak, ikasketa arazoak… eta abar luze bat, ekidin daitezkeen arazoak dira.

Guraso eskolan, gai hauek guztiak lantzen ditugu, haurrarenganako errespetua aurrejarriz, ikuspegi zientifiko batetik, beti azken ikerketak kontuan harturik eta gureganatzen dugun informazioa kontu handiz lantzen.

Errespetuzko hazkuntza eta atxikimendu segurua du oinarri gure guraso eskolak.

Esperientzia handia dugu haur eta nerabeekin, urteen zehar beraiekin lan egin baitugu kontsultan. Honez gain guraso ere bagara.

 

NOLA FUNTZIONATZEN DUGU?

Lantzen ditugun gaiak era ezberdinetan aurkeztu ditzakegu:

  • Gai bakoitza lantzeko gutxieneko denbora 1 ordu eta 30 minutu dira.
  • Gai bakoitza luzatu daiteke bezeroaren beharretara egokituz.
  • Elkarte, udaletxe edo beste edozein taldeentzako proiektuak prestatzen ditugu: kurtso osorako proiektuak, hilabeteko proiektuak, gai batean zentratutako proiektuak…
  • Partikularrekin ere lan egiten dugu gure zentroan: talde txikiekin (3-6 pertsona) gure zentroan egin dezakegu lan.
  • Gaiak metodologia ezberdinekin landu ditzakegu, bezeroaren beharren eta ezaugarrien arabera.
  • Gure gaiak euskaraz zein gazteleraz lantzen ditugu.