ANAIA ARREBAK, ZELOAK ETA GURASOEN BELDURRAK

L

Gurasoak gaur egun galduta daude

Gurasoak gaur egun galduta daude hezkuntza eta hazkuntzaren inguruan. Informazio asko dago, era guztietakoa, teoria asko egon izan dira historian zehar, eta gaur egun nahasketa handia dago. Telebista bertan informazio desegoki asko ematen dute hainbat programetan, adibidez Supernannyn… ideia ezberdinak zabaltzen dituzten liburuak ere, asko daude… Esan dezakegu konduktismoak, asko erakutsi digula, oso erreminta eta teoria baliagarriak eman dituela alde batetik, baina hazkuntzan eta hezkuntzan min asko egin duela, eta erabiltzen den bezala erabiltzea oso kaltegarri izan daiteke. Eta oraindik, badaude profesional batzuk, telebista saio batzuk eta liburu batzuk, konduktismoa dutela oinarri eta kalte handia egiten ari direnak. Baina hau gurasoek ez dakite.

L

Gurasoen kezkak

Gurasoek duten kezka nagusiena mugak jartzearen inguruan azaltzen dira, nerabezaroan gerta daitekeenaren beldurrez. Gurasoek beldur asko diote nerabezaroari eta seme alabek har dezaketen bideari. Guraso gehienak uste dute muga asko jartzen ez badituzte, seme alabak arriskuan egongo direla. Eta bai egia da muga batzuk jarri behar direla, baina muga horiek hiru esaldietan esan daitezke:

1-Bizitzak berak jartzen ditu mugak.

2-Errespetua: besteengan eta norberarengan. Norberaren eskubideak bestearenak hasten diren lekuan bukatzen da.

2-Segurtasuna: bestearen bizitza arriskuan egotea eta norberaren bizitza arriskuan egotea. (Errealistak izan behar gara) Gero bestalde etorkizunean bide txarra hartzearena… batzuetan ez dago gurasoen esku bakarrik. Baina gurasoek, haurra errespetatzen badute, konfiantza ematen badiote, eta autoestimua zaintzen badute, ez da erraza izango bide desegokia hartzea. Eta hartzen badu, oso garrantzitsua izango da gurasoak beti aldamenean egotea, horrela erortzen bada, jaikitzen laguntzeko. Baldintzarik gabeko maitasuna badago, ez dute beldurrik izan behar. Eta hau kontsultan ikusi det horrela bakarrik funtzionatzen duela. Nerabe bati muga asko jartzeak oso gutxitan laguntzen du.

L

Jeloskortasuna zergatik sortzen da?

Zeloak, maite edo behar dugun zerbait, arriskuan ikusten dugunean sortzen den emozioa da. Beharrezkoa da jeloskortasuna. Zeloak, biziraupena ziurtatzeko erreminta bat dira. Zeloei ezker, anai arrebek arreta deitzen dute eta nahiz eta gaur egun ez den beharrezkoa beraiek ez dakite. Lehen gizakia basoetan eta oihanetan bizi zenean, animalia arriskutsuak zeuden, eta ama, anai arreba txikiarekin zegoenean, anai arreba helduak arreta deitu behar zuen, bere ama behar zuelako bizi irauteko, bera defendatzeko behar izanez gero, eta hau zeloei ezker gertatzen zen. Anai arreba helduak abandonatua izateko beldurra dauka.

L

Nola ekidin dezakegu?

Ekidin ezin da ekidin. Oso garrantzitsuak dira zeloak , eta beste emozioak bezala naturaltasunez bizitzea beharrezkoa da. Ez dira ezeztatu behar. Zeloak hor egongo dira, baina bai kudeatu daitezke. Anaia arreba txikia datorrenean, kontuan eduki ditzakegun hainbat kontu:

  • Aldaketa gehiegi ez egitea.
  • Anaia arreba heldua edo helduek nahi badute, parte hartzea prestaketan.
  • Ez makilatu gertatuko dena. Askotan anai arreba berriaren etorrera, gehiegi apaintzen dugu, eta gero errealitatea gogorra da. Anaia arreba helduarentzat ez da erraza izango eta hau ere esplikatu behar zaio.
  • Jaiotakoan helduarentzako denbora esklusiboa ere gordetzea
  • Bakoitzaren identitatea eta indibidualtasuna ere zaintzea.
  • Bakoitza den bezalakoa onartzea
  • Ez konparatzea
  • Ez etiketak jartzea

L

Beraz,

1-Zeloak naturaltasunez onartu behar direla

2-Gatazkak sortu egingo dira: askotan gurasoek energia asko gastatzen dute gatazkak ekiditen, eta agian ez da beharrezkoa ekiditea, baizik eta kudeatzea.

3-Haurren sentimenduak entzun eta balidatu egin behar dira. Beraientzat momentu batzuk zailak izango dira. Onartzen badugu gatazkak daudela, onartu behar dugu haurrek gatazka horien aurrean sentitzen dutena.

L

Limiteak era errespetuzkoan jartzea ere garrantzitsua da

Errespetua klabea da. Ezin diogu haur bati errespetua eskatu guk ematen ez badiogu, eta gu gera hezitzaileak beraz guk erakutsi behar diogu errespetua, ERRESPETATUZ. Batez ere esan dugun bezala, beti sentimenduak onartuz, eta gure sentimenduak azalduz. Muga bat hautsi dela dakigu, norbait minduta azaltzen denean, beraz, min hori azaldu, eta min hori desagertzeko, behar duguna eskatu behar dugu. Gure sentimenduak eta gure beharrak azaldu, zigorrak eta garrasiak ekidituz. Eta esan degun bezala, neurtuz. Ezin dugu mugatu haur baten bizitza.

L

Eta gurasoek gainezka egiten dutenean…

…jakin, ulertu, informatu, enpatizatu. Zenbat eta gehiago jakin haurraren jarreraz, haurraren jarrera naturalaz, zenbat eta gehiago jakin haur bat zergatik jokatzen duen egiten duen bezala, orduan eta pazientzia gehiago izango dugu guraso bezala, askoz gehiago enpatizatuko dugulako. Ala ere normala da gainezka egitea batzuetan. Pertsonak gara, eta sentimenduak ditugu. Garrantzitsua da gainezka gauden momentu hauek identifikatzea, eta gure herramintak bilatu eta edukitzea horri aurre egiteko.

L

 

Perfil sarrera blog Mireia